Beste joko bat!!!
Hau ere bideojokorik zaharrenetarikoa izango da:
Hiru Beltz taldeak abesturik dragoi bolaren euskarazko abestia:

Abestiaren letra:
Goazen lagunok amets betean
dragoiaren bola bila batera.
Orain badakit nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena.Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat.Bihotzean badut nik amets on ederrik
eta ez da eguzki dizdiratsuagorik,
goazen bihotza betean aurki dezagun, goazen.Tximistaren bidetik dragoi bola bila,
itsaso eta lurrez bihotz bete ametsez
eta altxorra geuretzat izango da.Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu.
Oraingoan metal gear solid sagaren hirugarren atala aurkezten dizuegu. Gure heroiaren, Snake, betebehar nagusia baitutako zientifiko errusiar bat, Sokolov, askatzea eta sortzen ari den tanke nuklearra, Sagohod, deuseztea izango da. Hori lortu ahal izateko etsaiaren eremuan mugitu beharko duzu eta bertan zenbait soldadu aurkituko dituzu. Hori gutxi balitz, basoa tranpez josita dago.
Gainera, Snake gizon bat da eta denak bezala elikatu beharra dauka eta horretarako basoko zenbait animali eta landare jan beharko dituzu.
Ez hori bakarrik, animali batzuek, sugeak eta armiarmak adibidez, pozoitu
egiten dizute eta piskanaka ez hiltzeko sendatu egin beharko diozu.
Aurrekoarekin jarraituz, etsaiek zauritzen gaituenean Snake sendatu beharko duzu labanarekin bala ateraz eta zauriak josiz.
Aurreko jokoetan ez bezela oraingoan gure heroia nahi dugun bezala kamuflatzeko aukera izango dugu eta gure inguruko paisaiaren kolorearen baitan gure kamuflaje maila handituko edo txikituko da eta ondorioz etsaiek errazago edo zailago ikusiko gaituzte.
Joko gehienetan bezala hemen ere fase bakoitzaren amaieran etsai nagusi hauetako batekin burrukatu beharko duzu: the end, the fury, the pain, the fear, the boss…
Joko honen iraupena 20 ordu ingurukoa da, eta bertan motozko pertsekuziotik ikustezinak diren frankotiratzaileen aurka jokatzeko aukera izango dugu.
Grafikoetaz eta soinuaretaz esateko bakarra zera da izugarriak direla. Ikaragarria da joko honen errealismo maila.
Puntuazioa:
Grafikoak: 10
Soinua: 9,4
Jokatzeko modua: 9,9
Iraupena: 9,6
Originalitatea: 9,5
Bataz-bestekoa:
9,8
MGS 3-ren bideoa ikusi nahi izanez gero klikatu hemen
Beste joko bat! Oraingoan alienak hil beharra dituzu beraino jaitsi arte. Betikoei erronka botatzen dizuet ea nork hausten duen nire errekorra.
Webgune honetan datuak ipiniz gero noiz eta nola hil behar zaren jakin dezakezu. Sar zaitezte orrialdean eta klikatu ezkerreko zutabeko "Tu hora"-n bertan bi aukera izango dituzu "billete de primera clase" edo "billete de segunda clase". Lehenengoan datu gehiago sartu beharko duzu baina zehatzagoa da. Bigarrena, aldiz, kaxkarragoa da. Nik lehengo mailakoa egin dut eta 18 urterekin bainuontzi batean irratiarengatik elektrokutaturik hilko naizela esan dit. Datuak sartzean nola hil behar zaren textu edo audio formatuan entzuteko aukera izango duzu, atzerako kontaketa bat azalduko zaizu eta zerora iristean hilda egongo zara.

Sartu konfigurazioan, kodigoak eta gero sartu pasahitza:
COMLINK: Eszena guztiak
JAINA: Mugimendu eta ahalmen guztiak
KORRIBAN: Historiako etapa guztiak
KAIBURR: Indar infinitua
XUCPHRA: Bizi infinitua
SUPERSABERS: Super ezpata modua
071779: Androide modua
TANTIVEIV: Pantaila guztiak
NARSHADDAA: Bonuseko atal guztiak
AAYLASECURA: Concept Art guztia
ZABRAK: Duelo guztiak 
Lasterketa azkarragoak edukitzeko: kodigoen menuan ALLQUIKI sartu.
ATV guztiak desnlokeatzeko: kodigoen menuan NOSKILLS saartu.
Bizikletaren zati guztiak desblokeatu: kodigoen menuan MIX:MATCH sartu.
Gertaera guztiak desblokeatu: kodigoen menuan IMP@TIENT sartu.
Auto guztiak desblokeatu: kodigoen menuan SNOWBATS sartu.
Zirkuitu guztiak desblokeatu: kodigoen menuan THICK=RUBBER sartu.
Basapizti egoera desblokeatu: kodigoen menuan NOSKILLS sarrtu.
Bizikleta berezi bat lortu: memorian "ATV Offroad Fury 2" partida bat gordeta eduki eta zuzenean bizikleta edukiko duzu.
