April 25, 2006

Metal Gear Solid 3: Snake Eater

Atala: Jokoak

Oraingoan metal gear solid sagaren hirugarren atala aurkezten dizuegu. Gure heroiaren, Snake, betebehar nagusia baitutako zientifiko errusiar bat, Sokolov, askatzea eta sortzen ari den tanke nuklearra, Sagohod, deuseztea izango da. Hori lortu ahal izateko etsaiaren eremuan mugitu beharko duzu eta bertan zenbait soldadu aurkituko dituzu. Hori gutxi balitz, basoa tranpez josita dago.

Gainera, Snake gizon bat da eta denak bezala elikatu beharra dauka eta horretarako basoko zenbait animali eta landare jan beharko dituzu.

Ez hori bakarrik, animali batzuek, sugeak eta armiarmak adibidez, pozoitu egiten dizute eta piskanaka ez hiltzeko sendatu egin beharko diozu.

Aurrekoarekin jarraituz, etsaiek zauritzen gaituenean Snake sendatu beharko duzu labanarekin bala ateraz eta zauriak josiz.

Aurreko jokoetan ez bezela oraingoan gure heroia nahi dugun bezala kamuflatzeko aukera izango dugu eta gure inguruko paisaiaren kolorearen baitan gure kamuflaje maila handituko edo txikituko da eta ondorioz etsaiek errazago edo zailago ikusiko gaituzte.

Joko gehienetan bezala hemen ere fase bakoitzaren amaieran etsai nagusi hauetako batekin burrukatu beharko duzu: the end, the fury, the pain, the fear, the boss… 

Joko honen iraupena 20 ordu ingurukoa da, eta bertan motozko pertsekuziotik ikustezinak diren frankotiratzaileen aurka jokatzeko aukera izango dugu.

Grafikoetaz eta soinuaretaz esateko bakarra zera da izugarriak direla. Ikaragarria da joko honen errealismo maila.

Puntuazioa:

Grafikoak: 10
Soinua: 9,4
Jokatzeko modua: 9,9
Iraupena: 9,6
Originalitatea: 9,5
Bataz-bestekoa:

9,8

MGS 3-ren bideoa ikusi nahi izanez gero klikatu hemen

Ez dago erantzunik »

Hona bidali trackback erreferentziak: http://eroak.blogsome.com/2006/04/25/metal-gear-solid-3-snake-eater/trackback/

Erantzunik ez.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Mezu bat idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko. HTML onartzen da:


:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea: