November 23, 2006

Dragoi Bola

Atala: Berriak

Hiru Beltz taldeak abesturik dragoi bolaren euskarazko abestia:
son goku


Abestiaren letra:

Goazen lagunok amets betean
dragoiaren bola bila batera.
Orain badakit nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena.

Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat.

Bihotzean badut nik amets on ederrik
eta ez da eguzki dizdiratsuagorik,
goazen bihotza betean aurki dezagun, goazen.

Tximistaren bidetik dragoi bola bila,
itsaso eta lurrez bihotz bete ametsez
eta altxorra geuretzat izango da.

Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu.

November 22, 2006

A ze mina!!!

Atala: Berriak


May 19, 2006

Zartakoen bilduma ederra!!!

Atala: Berriak

April 3, 2006

Space Invaders

Atala: Berriak

Beste joko bat! Oraingoan alienak hil beharra dituzu beraino jaitsi arte. Betikoei erronka botatzen dizuet ea nork hausten duen nire errekorra.




Noiz hil behar zaren jakin nahi?

Atala: Berriak

Webgune honetan datuak ipiniz gero noiz eta nola hil behar zaren jakin dezakezu. Sar zaitezte orrialdean eta klikatu ezkerreko zutabeko "Tu hora"-n bertan bi aukera izango dituzu "billete de primera clase" edo "billete de segunda clase". Lehenengoan datu gehiago sartu beharko duzu baina zehatzagoa da. Bigarrena, aldiz, kaxkarragoa da. Nik lehengo mailakoa egin dut eta 18 urterekin bainuontzi batean irratiarengatik elektrokutaturik hilko naizela esan dit. Datuak sartzean nola hil behar zaren textu edo audio formatuan entzuteko aukera izango duzu, atzerako kontaketa bat azalduko zaizu eta zerora iristean hilda egongo zara.

  

March 28, 2006

Zartako gehiago!

Atala: Berriak


March 18, 2006

Beste zartako sorta bat

Atala: Berriak


March 15, 2006

Nanoren gutuna

Atala: Berriak

Nano izeneko mutiko batek papa noeli idatzitako gutun xelebrea da. Ondorengo audioan gomaespumakoek irakurrita entzuteko aukera izango duzue, baina, zoritxarrez, gaztelaniaz dago. Nahi izanez gero egin klik hemen idatzizko bertsioa irakurtzeko


March 14, 2006

Piloten jaun eta jabea

Atala: Berriak

Dirudienez, honek txikitan ez zuen play stationik eta ez aspertzeko pilotekin hasi zen jolasten.

Hauek bai zartako ederrak!!!

Atala: Berriak

 •  Zaharragoak »»