galdetu zion:
- Zuk 50 urte izango dituzu ezta?
Eta besteak:
- Bai, nola jakin duzu?
- Lehengusu bat dudalako 25 urtekoa eta erdi tontoa da.
----------------------------------------------------------------- Joaten da tipo bat taberna batera, eta taberna hutsik. Tabernaria zegoen kafetera garbitzen
mostradoreari bizkarra emanda, eta gizonak…
— Barkatu, kafetxo bat aterako didazu?
Kamareroak kasurik ez. Tabernan inor ez, eta…
— Barkatu, kafetxo bat aterako didazu?
Eta, halako batean, kamareroak buelta ematen du, eta
— Aizu, barkatu, baina jende asko dago, txanda itxoin, e?
Tipoa harrituta, inor ez tabernan, eta jende asko dagoela?, Berriz ere bizkarra emanda 20 minutu,
ordu erdi... Jada nazkatuta, hautsontzi bat hartzen du eta tabernariari buruan. Buelta ematen du
tabernariak, eta gizonak esaten dio:
— Et, et, et, et … taberna jendez betea daukazu, eta niri begiratzen al didazu?
-----------------------------------------------------------------
Matematika liburu batek bere buruaz beste egin zuen... zergatik?
Problema asko zituelako!
-----------------------------------------------------------------
Ama, badakizu? Nire idazlanak zeharo hunkitu du andereñoa.
- Benetan al diozu?
- Bai, horixe: negargarria omen da, eta pena ematen dio.
-----------------------------------------------------------------
Txino batek zera esan dio gizon bati:
- Aizu, kotxe hori berria al da?
- Bai, Alfa bat da
- Lomeo?
- Pixa egiten badiozu, belarrondokoa emango dizut!